1848

Karl Marx eta Friederich Engels




 

KOMUNISTA ALDERDIA-ren AGIRIA





Europan zehar mamut bat dabil: komunismuaren mamua. Mamu hau estututzeko, Europa zaharreko indar denak gurutzada santuan elkartu dira: Aita Santua ta Errusia-ko kaisarra, Metternich eta Guizot, Frantzia-ko erradikalak eta alemandar sasi-zaindariak.

Zein oposizioko alderdia ez dute jo komunistatzat agintaritzan dauden bere etsaiak? Zein oposizioko alderdiak ez die ezarri komunistar irain-izena heuren kontrarioei, nahiz oposizioaren ordezko aurrenetakoak izan, nahiz atselariak?

Errealitate hontatik bikote irakaspena dator:

Europa-ko herri guztiak aitortzen dute komunismuaren indarra.

Komunistei etorri zaie garaia beren gogai, helburu ta asmoak mundu oroaren zehar zabalteko; baita-ere ordua komunista mamuari buruz zabaldu dan ipuiaren ordez, Alderdiaren agiri bat ateratzeko.

Xede hontaz bildu dira Londres-en laterri askotako komunistak. Ta ondorengo agiria idatzi dute. Ingelesez, frantzesez, alemaneraz, italieraz, flamenkeraz eta dinamarkeraz argitaratuko da.



I


BURGESAK ETA PROLETARIOAK

 

Gaurdaño izan dira gizarte guztien histori idatzitakoa klase-arteko burrukaren kondaira da.

Gizon aske ta jopuak, handizki ta herri xumeak, jaun eta morroiak, maixu ta langiñak, hitz batian, zanpatzaille ta zapalduak beti ibilli ziran bekoz-beko; burruka iraunkorra erabilli zuten, batzuetan izkutuka, besteetan agirian eta nabarmen. Burruka horren ondorioa beti izan zan gizartearen iraultzaille aldaketa edo elkar-aurka zebiltzen klaseen ondapena.

Historiaren aurreneko garaietan, ia lurralde guzietan mota askotsuan banatuta arkitzen degu gizartea; eta sozial-kondizioei buruz, zenbatsu lerro maillazkoa ikusten degu. Handizki, jaun, herri-xume ta jopuak billatzen ditugu Erroma zaharrean; feudo-jaun, mendeko, maixu, langiña ta morroiak ditugu Erdi Aroan; ta, gañera, bereziko motak klase bakoitzean.

Hil zan feudo-gizarte barrutik sortu zan gaurko burges-gizarteak ez ditu ezerrestu klasezko kontradizioak. Lehengokoen ordez, klase berriak, oinperatutzeko baldintza berriak, burrukarako erabide berriak baizik ez ditu asmatu.

Hala-ere, gure aroak, burgesiaren aroak, ba du bere bereiztasuna: klase-arteko kontradizioak bakundu ditu. Are ta gehiago bi alorre kontrarioetan, elkar-aurka dabiltzen bi klase haundietan erdibitzen ari da gizarte osoa: burgesia ta langilleria.

Erdi Aroako morroiengandik sortu ziran aurreneko hirietako hiritar askeak; hirisail hontatik irten zuten gero burgesiaren lehenengo elementuak.

Ameriketa-ren aurkitzeak eta Aprika-ko itxas-itzuliak ekintzarako alor berria eskeiñi zioten sortu-berri burgesiari. India ta Txinako merkatuak, Ameriketa-ko kolonizatzeak, koloniekin ekindako salerosketak eta, era batera, ordainketa ta salerosgai-bideen gehiegitzeak ordu arte ezagutu etzan ez bezelako indarra eman zioten komertzioari, itxas-ibiltzeari ta industriari, ahalezkoa egiñik, horrezkero, hausten zijoan feudo-gizartearen iraultzaille elementuaren bilakatze bizkorra.

Industriaren antziñako feudo edo lagundiko erabidea eztan aski orduan merkatuaren beharkizunak osatzeko, hauek gehiegitzen bai zijoazten azoka berriak iriki zirala ta. Haren lekuan, manufaktura jarri zan. Industrial erdiko klaseak lagundietako maixuak aldertatu zitun; eta lagundi desberdin arteko lan-banatzea zeharo izkutatu zan lantoki bakoitz barruan eratu zanaren aurrean.

Baiño merkatuak etengabe haunditzen ziran eta era berean salbidea. Beraz, manufaktura ere etzan aski. Makiñak eta lurriñak arras aldatu zuten orduan industrial-produzioa. Manufakturaren ordez gaurko industri haundia etorri zan eta industrial milloidunak, langille talde osoen buruzagiak, oraindar burgesak eseri ziran industrial erdiko klasearen tokian.

Industri haundiak eraiki du mundu-merkatua, Ameriketa-ko aurkitzeak antolatu zuena. Mundu-merkatuak izugarriro bizkortu zun saleroste-bideen aurrerapena, baita itxas-ibiltze ta lur-transportearena ere. Bereala, industriaren jaso-aldiari lagundu zion aurrerapen honek eta industria, salerosketa, itxas-ibiltzea ta burnibideak zabaldu ala sendotzen zan burgesia ere, bere kapitalak gehituaz eta Erdi Aroak utzitako klaseak alde batera baztertuaz.

Ikusten degunez, bilbakuntzaren bide luze baten frutua degu berez oraingo burgesia, saleroste ta produzio-tresnetan egindako iraultz-taldearen ondorioa.

Burgesiak bilakatze-zehar iritxitako mailla bakoitzarekin, berari dagokion politiko aurrerapena etorri da. Lehendabizi, feudo-jauntxokeriak zapaldutako giza-mailla izan zan; gero, elkargo armaduna bere burua zuzendurik "Commune" deritzaioten hirietan; leku batzuetan, hiri-Errepublika askea; besteetan, "irugarren estadua", monarkiaren menpekoa; geroago, manufaktura-garaian, handizkien kontrapishua feudo-erdi ta absolutu Monarkietan eta, erabat, monarki haundien oiñarri sendoa; azkenian, industri haundia ta mundu-merkatua eraiki ezkeroztik, bereganatu zun burgesiak gaurko ordezgarri Estaduko politiko Aginpidearen nausitasun osoa ta bakarra. Oraindar Estaduaren gobernua, burges klase oroaren elkarrekiko harremanak zaintzen ditun Elkargoa baizik ezta.

Burgesiak eginbide txit iraultzaillea bete du Historian.

Aginpidea eskuratu dun tokian, feudo-aitalen eta maitetsu erlazioak oinperatu ditu burgesiak. Erruki gabe hautsi ditu gizona "berezko nagusiekin" lotzen zuten feudo-lokarriak; eta gizonen artean eztu utzi interes gordiñaren lotura baizik, biotz-gabeko "diru-esku ordainketarena". Berekoi zenbaketaren izotz-uretan ito ditu erlijiozko berotasunaren soraldi sakratua, saldun-sugarra ta burges-txikiaren samurkeria. Trukerako balio uts bat bihurtu du gizakizko goitasuna. Emandakoak eta ongi irabazitakoak izan ziran ainitz askatasunen ordez, traturako kezkagabeko libertade bakarra ezarri du. Hitz batian, erlijiozko ta politiko lilluraz jantzita zegoen explotaziñoaren ordez, explotaziño agiria, zuzena, gogorra ta lotsagarrizkoa eraiki du.

Argi-koroi santuaren gabe utzi ditu burgesiak orduraño ohoragarritzat eta agurkatutzak zeunden bizibide guztiak. Bere alogerekoak bihurtu ditu sendagillea ta legelaria, apaiza, olerkaria ta jakintsua.

Erlazioak ezkutatzeko zeukan samurkeri-bigungarrizko estalkia erantsi dio familiari, ta diruzko erlazio-utseetara mugatu ditu.

Burgesia garbi erakutsi su erreakzioak Erdi Aroan ainbeste andietsi zun indaragerpen gogorrak nola billatzen dun osagarri egokia alperkeri ajolakabe haundienean. Berak adierazi du lehendabizi gizonak egin ditekena; Egipto-ko txunturrak, erromatar urbideak eta gotikuen Gotzai-Elizak ez bezelako mirariak sortu ditu ta bai eraman ere herri-alda ta Gurutzadak ez bezelako gudaldiak.

Burgesiak ezin diteke bizi, produzio-tresnak etenbarik aldatu gabe ta, ondorioz, produzio-erlazioak ta, honekin batera, giza-erlazio denak. Ostera, lehenagoko industrial klase enaren aurreneko baldintza bizitzeko, produzio-erabide zaharra gordetzea izan zan. Produzioan dabillen etengabeko aldaketa, giza-sistema guztiaren geldigabeko astiñaldia, betikor mugimendu hau ta segurantza-eza eztira aurreneko aroen bereiztasunak, burgesiarenak baizik. Zeharo hausten dira herdoildu ta sustraitua zeunden giza-erlazioak, baita gizaldien joan-etorrietan honartu ta agurkatuta izan ziran sinispen eta asmoak ere; horien ordez sortzen diranak, hezurtu baño lehenago zahartzen dira. Berreun zati egiten da jatorrizko oiñarriengandik gelditutakoa ta egonkorra zana; sakratua zeharo itxusitzen da; ta, azkenian, bizitza-kondizioak eta elkarrezko erlazioak lasaiki begiratu beharrez arkitzen dira giza-semeak.

Burghesia mundu orora zabaltzen da, bere produktoei jaso haundiagoa eman beharrak bultzatuta. Alde guzietan egapetutzeko premia dauka, edonun sartzekoa; beharko eraiki nun-nahi bere lokarriak.

Mundu-merkatua explotatuaz, burgesiak nun-nahiko bereizgarria ezartzen diete herri guztietako produzio ta konsumuari. Erreakzionariek, atsekabe haundia izan arren nazional ezaugarria kentzen dio industriari. Zeharo ondatzen dira antziñako nazional industriak eta etengabe ondatzen dijoaz. Heuren ordez, industri berriak jasotzen dira ta hauen ezartzeak hil edo biziko prolema dakarkie laterri zibilizatuei, zeren-eta industri hauek eztira baliatzen bertako lengaiez, lurralde urrutienetik datoztenaz baizik eta heuren produktoak ez dituzte saltzen beren herrietan bakarrik, bazter guzietan baizik. Produkto nazionalez osatutako beharkizun zaharrenen ordez, beste berriak azaltzen dira, askituko ba dira herri urrutieneko ta egutaro desberdiñetako produktoak eskaturik. Nazio ta herrialdeak baztertuta bizi ba ziran lehen eta berenaz egiten ba zuten, Iudi guziko salerosketa ta laterrien bata-besteaganako elkartasuna diran orian nausi. Ta hau material produktoari bezela dagokio buruzkoari. Nazio bateko buruzko produzioa guzien jabetza bihurtzen da. Geroago ta eziñagoak agertzen dira egunetik egunera nazional muga ta bakarkeria; nazional eta lekuko elertiak moldatzen dute mundu-literatura.

Produzio-tresnen hobetze bizkorrari eskerrak eta elkarbideen etengabeko aurrepenari, nazio denak gizakundera dakarzki burgesiak. Produktoen salneurri merkeak osatzen dute Txina-ko ormak erasten ditun artilleri astuna; honek mendearazten ditu gañera erbestekoen basati aitzitiko itsutuenak. Burges-produzioko erabidea onhartzera eragitzen ditu nazioak, hil nahi ezpadute, berarena deritzaion zibilizaziñoa ezartzera; hau da, burgesak bihurtzera. Hitz batian: bere antzeko mundua eraikitzen da.

Baserria hiriaren menpean jarri du burgesiak. Egundoko hiriak jaso ditu, arrigarrigo ugaritu du hirietako jendetza baserrikoaren aldean, honela jendetzaren zati haundi bat baserri-bizitzaren jakiñezagandik ateratuaz. Ta baserria hiriaren mendekoa egin dun bezelatsu, nazio basati ta erdi-basatuak zibilizatuen azpian ezarri ditu, baserri-herriak burgesen mendean ta Sortaldia Sartaldiarenean.

Burgesiak geroz eta gehiago ezeztatzen du produzio-tresnen zatiketa, baita jabetza ta jendetzarena ere. Zeharo pillotu du jendetza, produzio-tresnak bateratu ditu eta bakar-batzuen eskuetan bildu du jabetza. Horren derrigorrezko ondorioa politiko zentralizaziñoa izan da. Interes eta lege desberdiñak, gabernu ta muga-sari arau bestelakoak eukirik, feudo-lokarriekin bakarrik lotuta zeunden probintzi burujabeak, nazio baten bildu ditu, gobernu bakar eta lege bakar baten menpean, klasezko nazional interes eta muga-sari arau bakar baten azpian ezarriaz.

Nahiz eta eun urte ez euki burgesiak, bere aginpideari eskerrak, igarotako gizaldi guztiak batera baiño produzio-indar ugariago ta ikaragarriagoak sortu ditu. Munduko indarrak menperatzea, makiñak erabiltzea, industriaren ta nekazaritzaren honurako kimika jartzea, lurrin-itxasketa, burnibidea, tximist-telegrafua, mundu-alde osoak langarriak bihurtzea, idaiak ontziz iragangaiak bilakatzea, lurretik hiri osoak zirri-parra sorturik, nork asmatu zezaken aurreneko mendeetan honelako produzio-indarrak zeundenik sozial-lanaren barnean?

Ikusi degu, bada, feudo-gizartean sortu zirala produzio ta trukerako tresnak eta, hauek oiñarri dituztela, eratu dala burgesia. Produzio ta trukerako tresnen aurrerapenak halako mail bat iritxi zuenean, feudo-gizarteak produzioa atera ta trukatzen zitun baldintzak, nekazaritzaren eta manufakturarezko behargintzaren erabidea, jabetz-feudo-erlazioak bezela, etziran gehiago egokiak aurreratuta zeunden produzio-indarrentzat. Produziori eusten zioten, eragiñazi beharrian. Beste ainbeste eragozpenak bihurtu ziran. Beraz, beharko hausi; ta eten egin ziran.

Bere lekuan konkurrentzi askea eraiki zan, zegokion politiko-sozial jaurbidea eta burges-klasearen ekonomizko ta politiko nagusitza zituala.

Gure begi aurrean haren antzeko mugimendua ari da. Produzio ta trukerako baldintzak, jabetzaren burges-errejimenak, produzio ta trukerako tresna hain altsuak sortarazi ditun oraindar burges-gizarteak, infernuan araoka jaso ditun indarrak menperatzen ez dakin sorgiña dirudi. Hamar urte batzuek ezkero, industriaren eta salerosketaren historia, gaurko produzio-indarrak daramaten matxinadaren historia baizik ezta: batetik, produzioaren egungo erlazioen aurka; bestaldetik, burgesiaren izatea ta bere aginpidea baldintzen duten jabetz-erlazioen kontra. Aski da aipatzea, aldizka itzultzen diralarik, burges-gizartearen izatea geroz eta gehiago arriskuan jartzen duten saleroste-krisiak. Saleroste-larrialdi bakoitzean, sortutako produktoen funtsezko zati bat ez-ezik, araubidez ezerresten da eratutako produzio-indar berberena. Aurreneko garai edozeñetan gezurantza eduki zezaken sozial-izurria zabaltzen da krisis hauetan gizartearen gañian: superproduzioaren izurria. Bat-batean, basakerialdi egokera batera atzeratuta arkitzen da; goseak eta gudu-gorri ta sarraskitzaille batek bizipideak kentzen dizkiela esan dezake; industria ta salerosketa lurpean dirudi. Ta zergatik? Zeren zibilizaziño gehiegi bait dauzka gizarteak. Dauzkan produzio-indarrak ez dute gehiago balio burges-jabe erlazioen bilbakuntzarentzat; ostez, indartsuegiak azaltzen dira egiazko ostopo bat osatzen duten erlazio hauentzat; eta produzio-indarrak eragozpen hau gaindutzen duten bakoitzean, nastapillara bultzatzen dute burges-gizarte osoa ta bai arriskuan jarri ere burges-jabetzaren izatea. Burges-erlazioak estuegiak azaltzen dira heuren barnean eratutako aberastasunak gordetzeko. Nolatan gaindutzen du burgesiak krisis hau? Alde batetik, derrigor ezerreztuaz produzio-indar pilla haundi bat; bestaldetik, merkatu berriak bereganatuaz eta lehengokoak sendokiago explotatuaz. Beraz, zer modutan egiten du? Krisis orokorrago ta izugarriagoak antolaturik eta galerazteko bideak gutxiturik.

Feudalismoa botatzeko burgesiak erabilli zitun iskilluak, beraren kontra bihurtzen dira orain.

Baiñan burgesiak ez ditu eratu heriotza ekarri behar dioten harmak bakarrik; iskillu horiez baliatuko diran gizonak ere, berak sortu ditu: langille berriak, proletarioak.

Burgesia, hau da, kapitala haunditu ala zabaltzen da proletargoa ere, langille berrien klasea; hauek biziko ba dira, lana billatu behar dute; ta bere lanak kapitala gehitzen badu bakarrik atzematen dute. Norberen buruak zatika saldu beharrez arkitzen diran langille hauek saleros-gauza dira, beste edozein salkari bezalaxe; konkurrentziaren gorabehera denak, merkatuaren aldaketa guziak sufritzen dituzte horregatik.

Makiñen are ta gehiagoko erabiltzeak eta lanaren zati-zatitzeak, norberaren bereizgarri dena kendurik proletar-lanari, lillura guzia galdu-arazi dio. Makiñaren eraskin utsa besterik ezta langillea; etzaio eskatzen egite errexena ta era berdiñekoa baizik, askarrago ikasi ditekena. Beraz, langillearen gostua gaurko egunean bizitzeko ta betikotzeko behar ditun bizipideetara mugatzen da. Baiño lan-indarraren sal-neurria, salkari denarena bezela, produzio-gostuaren parekoa da. Horregatik, lan nazkagarrienari lansari ziztriñena datorkio. Hau baiño gehiago, makinismua aurreratu ta lana zati-zatitu ala gehiagotzen da langitea, edo egunaldia luzatzen dalako, edo lan-denboran ekoizpen gehiago eskatzen diralako edo makinen mugimendua ariñagotzen dalako ta abar.

Industrial kapitalistaren fabrika haundia bihurtu du oraindar industriak aitalen maixu langiñaren lantegi txikia. Langille-talde osoak, fabriketan pillotuta, gudari-legez antolatuta daude. Industriaren gudari soillak bezela, ofizial eta ofizial ordekoen jerarki oso baten zaingoa eramatera bortxatzen dituzte. Ez dira burges-klasearen, Estadu burgesaren jopuak bakarrik, makiñaren, kontramaishuaren eta, batez ere, ola-nagusiaren mendekoak baizik egunero, ordu danetan. Nausikeri hau xuurragoa, gorrotogarriagoa ta asarregarriagoa agertzen da, bere helburu bakarra irabazkin utsa dala ago-betean aldarrikatzen duelarik.

Lanak trebetasun eta indar gutxiago eskatu ala, hau da, industri-berria aurreratzen dan neurrian, emakume ta humeen lana ere errexago ezartzen da gizonenaren lekuan. Giza ta adinari buruzko desberdintasunak garrantzi sozial dena galtzen dute langille klasearentzat. Ezer eztago lan-tramankuluak baizik, hauen gostua giza ta adin bidez aldaturik.

Lantegi-nausiaren explotazioa sufritu ta saria eskuetan hartu ondoren datorzkio langilleari burgesiarekiko beste elementuak: etxe-jabea, dendaria, prestatzaillea eta abar.

Industrial txiki, dendari ta errendariak, langiñak eta nekazariak, beste bateko erdiklaseen beheko maillak gehiagotzen dute proletargoa: batetik, beren kapital txikiak aski ez diralako produzioa haundiro ateratzeko ta lurra jotzen dute kapitalista haundiei arpegia emateakoan; bestaldetik, produzio-bide berriak heuren tekniko trebetasuna ezerrezten dutelako. Honela, herriko klase guztiaz osatuta arkitzen degu langilleria.

Honen bilakatzeak aldi desberdiñak ezagutzen ditu. Sortu zanetik jeiki zan proletargoa burgesiaren kontra.

Asieran, langille batzuek banaka daramate burruka; gero, fabrike bateko langilleak; osterago, langintza berdiñekoak jeikitzen dira mamia zuzenki ateratzen dieten burgesaen aurka. Ez dira konpormatzen produzio-erlazio burgesak erasotzen dituzte, konpetentzia dakarzkien erbesteko salgaiak ondaturik, makiñak hausirik eta lantegiei sua emanik. Langilleak Erdi Aroan galdu zun lekua bortxaz bir-eskuratzen saiatzen dira.

Aldi hontan, lurraldean zabalduta ta konpetentziagatik bakanduta dagon herritalde bat osatzen dute langilleak. Hauek herritalde bilduetan osatuta ba daude, ekintza ez dagokio oraindik heuren elkartasunari; burges-batasunaren ondorioa da, zeren-eta honek, bere politiko helburuei eusteko, langilleria mugi-arazi behar du ta oraingoz egin dezake. Aldi hontan, langilleak ez dute burrukatzen oraindio heuren etsaien kontra, etsai hauen kontrarioen aurka baizik; hau da, monarki absolutu-arraztoren, lur-jabeen, industrial ez diran burgesen eta burges txikien kontra. Honela, burgesiaren eskuetan biltzen da historiko mugimendu guztia; baldintza hauetan iritxitako garaipenak berari zor dizkiegu.

Baiña industria, bere aurrerabidean, ezta mugatzen langilleak ugaritzena; herritalde gero ta haundiagoetan pillotzen ditu; hauen indarra altsuagoa itzultzen da ta horren kontzientzia hartzen dute. Langilleen interesak eta bizitz-baldintzak berdiñagoak bihurtzen dira, makiñak lan-desberdintasunak kendu ala ta lansaria ia toki danetan galga, era berean behekora, mugatzen duela. Burges-arteko konpetentzia dala ta, bai sortzen ditun saleroste-krisisagatik ere, lansariak gorabehera gehiago ezagutzen dituzte; makiña etengabe ta are ta askarrago hobeagotzen dalako ere, aldakorragoa bilakatzen da langillearen egokera; geroz eta gehiago langille-burges arteko jazargoak bi klaseen artekoak dirudi. Burgesen kontrako elkargoak eta sindikatuak zuzentzen asten dira langilleak eta lansariei eusteko elkarki jokatzen. Hori baño gehiago; elkargo iraunkorrak antolatzen dituzte beharrezko bideak euki ditzaten, bein honelako burrukak sortzen diranerako. Han eta hemen, matxinadaren itxura daukate burrukak.

Batzuetan langilleak garaille ateratzen dira; garaipena, ordea, igarokorra da. Beren burruken egiazko ondorena ezta noski urreneko garaipena, langilleen elkartea zabalagoa bihurtzea baizik. Industri haundiak jasotako ibilbideen gehitzeak, herri askotako langillen elkar-ikustea errazten duelarik, arras laguntzen dio elkarte honeri. Ta aski da elkar-ikuste hori, toki danetan ezaugarri berdiña daukaten ainitz borroka lekukoak burruka nazionala ta klase-artekoa bilakatu ditzaten. Edozein klase arteko borroka, ordea, politiko jazargoa da. Erdi Aroako hiritarrak, auzobideen bitartez gizaldien zehar eraiki zuten elkartasuna, urte batzuetan irixten dute gaurko langilleak, burnibideei eskerrak.

Langilleak beren artean daramaten konpetentziak etengabe zulatzen du proletargoaren klasezko erakundea ta, beraz, alderdi politikoa. Baño berrirotik sortzen da, ta beti indartsuago, sendotsuago, gogorrago. Burgesen-arteko harremanaz baliatzen da, langille klasearen interes batzuek legez onhartzera bortxatzeko; esate baterako, hamar orduko lan-egunaren legea Inglaterra-n

Gehienetan, gizarte zaharreko jazargoak modu askotan laguntzen diote langillearen bilakatzeari. Burruka gorrian bizi da beti burgesia; asieran, goi-maillaren kontra; gero, burgesia ber-beraren zati batzuen aurka, haun interesak ados ez datoztenean industri-aurrerapenekin; eta, azkenian, betiko gerlatea darama beste herrietako burgesiaren kontra. Burruka hauetan, langilleari deitu, bere laguntza eskatu ta honela politiko mugimendura bultzatu beharrez arkitzen da. Hortan, bere politiko hazikeraren elementuak, hau da, bere buruaren kontrako iskilluak ematen dizkie burgesiak langilleei.

Bestalde, ikusi degunez, zapaltzaille klasearen zati osoak datozte langilleriarengana, industriaren aurrerapenak zirikatuta; edo, behintzat, bizitza kondizioetan arrixkuan dagoz. Berak ere aurrerapenaren elementu asko dakarzkiote proletargoari.

Askenez, klase arteko borroka bukatzera dijoan aldietan, menperatzaille klasearen zati txiki batek ies egiten du bere maillatik, eta iraultzaille klasearengana barnean etorkizuna dakarrengana dator; hain da gogorra ta bizia zapaltzaille klasearen eta gizarte zaharraren urtzeak jarraitzen dun bidea ta. Beraz, beste baten haundizkien zati bat burgesiarengana joan zan bezelatsu, gure egunetan burgesiaren zati bat, historiko mugimendua teoriki ezagutzea lortu dun burges-ideologuen partea doi-doi, proletargo-barrura dator.

Gaur burgesiaren kontra dabiltzen klaseen artean, langilleria da soilki egiazko iraultzaille klasea. Beste denak jausten dijoaz eta industri haundiaren aurrerapenakin ezkutatzen dira; langilleria, ordea, beraren produktu berebizikoena da.

Erdiko maillak -industrial txiki, dendari txiki, langiña ta nekazaria- burgesiaren aurka burrukatzen dute, beren izatea -erdi-klaseak bezela- gordetzeko. Ez dira, bada, iraultzailleak, eskuindarrak baizik. Gehiago oraindik: konserbadoreak dira, zere-eta Historiaren gurdia atzera itzuliarazi nahi lukete. Iraultzailleak dira soillik langilleriaren besoetan urbil eroriko dirala ikusten dutenean, honela eterkizuneko interesak zaindurik, ez oraingoak; eta beren ikuspegiak alderatzen dituztenean proleargoarenak onhartzeko.

Lunpen-proletarioa -gizarte zaharraren mailla behekoenen usteltzearen produktu geldoa- mugi-arazi diteke batzuetan langille iraultzaren alde; hala-ere, bizitza-kondizioen eragitez, gertuago dago beti erreakzioari, burua saltzeko, honen azpijokoen alde jokatu dezan.

Gizarte zaharraren bizitza-baldintzak aspalditik daude ezerreztuta proletargoaren bizitza-kondizioetan. Langilleriak eztu jabetzarik; emazteari ta semeei buruzko erlazioak ez daukate ezer ikusirik burges-familiarenekin; gaurko industrial lanak, kapitalaren menpean ezarririk langillea nola Inglaterra-n ala Frantzia-n, edo Ameriketa-n Alemania-n bezelatsu, nazional ezaugarri dena kendu dio langilleari. Legea, morala ta erlijioa burges-ustekeriak derizkio, hauen atzean ainbeste burges-interesak ezkutatzen bait dira ta.

Antziñan aginpidea lortu zuten klaseak iritxitako egokera sendotzen saiatu ziran, gizarte osoa heuren jabetz-erakundearen menpean ezarriaz. Langilleak ezin dituzte bereganatu produzioko giza-indarrak, ezpadituzte ezerrezten bereziki dagozkien jabetz-tankera ta, beraz, oraindio zutik dauden jabetz-modu denak. Langilleak ez daukate berena dan babestugarririk; gaurko bakar-jabetza gordetzeko ta enpratzeko erabilli dan den-dena ondatu behar dute.

Orain arteko mugimenduak talde gutxi batzuei zor dizkiegu ta heuren probetxun egiñak izan dira. Proletar-mugimendua, gehienak, beren honurako, bete duten ekintza buru-jabea da. Langilleria, egungo gizartearen beheko mailla, ezin diteke jeiki, ez zuzendu ere, ezpaditu erauzten ofizial gizartearen supra-estrukturak osatzen dituzten mail guztiak.

Langilleriak burgesiaren aurka daraman burruka, nazionala da baitipat, ezpada bere muiñagati, bai, ordea, erabiltzen dun erabideagatik. Jakiña, herri bakoitzeko langilleriak bertako burgesia jausi behar du lehenik.

Langilleri-aurrerapenaren aldi guztizkikoenak aipatzean, anai-gudaren bilakaera jarraitu degu, izkututa edo agirian dagolarik hau gaurko gizartearen barnean, iraultza nabarmenaren itxura hartu arte ta langilleriak, bein burgesia bortxaz erautsita gero, nagusitza ezarri arte.

Ikusi degunez, oraindañoko gizarte denak, menperatzaille ta zapaldutako klaseen arteko ezin-konponduan finkatu dira. Klase bat oinperatutzeko, ordea, jopu bezela bizi dedin kondizioak enparatu behar zaizkio gutxienez. Jopua -mirabe yaurpide gorrian- baltzu-kidea bilakatzen zen, burges-txikia -feudal-absolutismoaren uztarpean- burgesaren maillara igotzen zan bezelatsu. Gaurko langillea, ostera, industriaurrerapenakin batera goratu beharrean, bere klaseari dagozkion bizitza-baldintzak baño beherago jetxitzen da. Behar-gorrian erortzen da langillea; ta eskaleria, jendetza ta aberastasuna baiño askarrago, ugaritzen da oraindio. Agirian dago, bada, burgesia gauza eztala gehiago nagusi-klasearen eginkizuna betetzeko, ezta-ere zuzentzaille lege bezela ezartzeko gizarteari bere klasearen bizitza-kondizioak. Ezta zapaltzeko gauza, zeren eta ezin dio enparatu bizitza bere jopuari ezta uztarpearen azpian ere, ta kaskailtzen utzi behar dio; ba areago: jopua elikatzeko premian arkitzen da, honek bera elikatu beharrean. Gizartea ezin diteke bizi bere menpean; hau da, hemendik aurrera elkartu eziñak dira burgesiaren eta gizartearen bizitzak.

Aberastasuna bakar-batzuen eskuetan bildu, kapitala jaso ta gehitu: ara hor burges klaseak behar dun funtsezko baldintza bizitzeko ta nagusitzeko. Biziko bada, saritako lana behar du kapitalak. Saritako lana langilleen elkar-arteko konpetentzian finkantzen da soilki. Industriaren aurrerapenak -burgesia da honen egille nahi-gabekoa arpegia emateko gauzeza izanik- iraultzaille elkartea dakar batza-bitartez, konpetentziaren ondorena dan langille-bakartasunaren lekuan. Honela, produzio ta ekoizpenak bereganatzeko antolatuta zeukan sistemaren oiñarria kentzen dio burgesiari industri-haundiaren aurrerapenak. Batez ere, bere zulogilleak sortzen ditu. Bere erorpena ta proletargoaren garaipena era berean alabeharrezkoak dira.

 

 

 

II


PROLETARIOAK ETA KOMUNISTAK

 



Zein da komunisten jokabidea langilleei erabat buruz?

Komunistak ez dute osatzen beste langille alderdien kontrako alderdi berezirik.

Ez dauzkate proletargo osoarenak baizik izan ditezen interesak.

Ez dituzte aldarrikatzen proletar-mugimenduari egokitzeko asmoan pentsatutako oiñarri berezkoak.

Ara hemen zergatik eztiran komunistak beste proletar-alderdien antzekoak: batetik, langilleen nazional desberdin burruketan, herritasuna aldebateraturik, nahiago dituztelako langilleri osoari dagozkion elkarrekiko interesak, eta hauek baliarazten dituztelako; bestaldetik, langille-burgesiaren arteko burrukaren aldi ezberdiñetan, mugimendu guziaren interesak beti ta toki danetan adierazten dituztelako.

Egitez, bada, herri guzietako langille-alderdien artean, komunistak osatzen dute talderik ausartiena, besteak beti aurreruntz bultzatzen ditun sailla; teoriaz, beste langilleen gain daude, abantail baten jabe bai dira ta: besteak ez bezela garbiki ezagutzen dituzte proletar-mugimenduaren baldintzak, bidea ta helburu orrokorrak.

Komunisten xede urrena beste langille-alderdi guztien ber-berea da: langilleen klasea moldatu, burgesiaren nagusitza eragotzi, politiko Agintea eskuratu.

Komunisten teorizko adierazkisunak iñola ere eztira finkatzen mundu-berritzaille bateon-batek asmatutako edo arkitutako xede ta oiñarrietan.

Klase-arteko burrukaren egiazko baldintzak baizik ez dituzte adierazten eta berdin gure begien aurrean aitzinatzen dijoan historiko mugimenduarenak. Orain arteko jabetz-erlazioen kentzea ezta komunismuari bereziki ta soilki dagokion ezaugarria.

Jabetz-erlazio denak sufritu dituzte aldakuntza iraunkorrak, etengabeko historiko berrizketak.

Adibidez, Frantzia-ko Iraultzak burges-jabetzaren probetxuan ezeztatu zun feudo-jabetza.

Komunismuaren berebiziko ezaugarria ezta edozein jabetz-kentzea, burgesiarena ezeztatzea baizik.

Gaurko bakar-jabetzak, burgesiarenak, ordea, beste edozeñek baiño hobeago ta edertuago agertzen digu nun finkatzen dan produzioaren eta produko-bereganatzearen erabidea: klaseen ezin-konponduan eta bata-besteko explotazioan.

Zentsu hontan, laburkiro zehaztu dezakete komunistak beren teoria: bakar-jabetza kendu.

Norbaitki irabazitako jabetasuna, norbere izardiaren frutua, askatasunaren, ekintzaren eta norbere independentziaren oiñarria osatzen dun jabetza ezeztatu nahi izatea bota digute arpegira komunistei.

Norbere izardiaren frutua, egiña zuzenaren bidez eskuratutako jabetza. Burges txikiaren, nekazari txikiaren jabetzaz jardun nahi al da, burgesiarena baiño antziñakoa dan jabetz-erabideaz? Ez degu hori kendu beharrik: industriaren aurrerapenak ezeztatu du ta egunero erauzten dijoa.

Ala oraingo bakar-jabetzari buruz, burgesiarenari buruz, hitzegin nahi da?

Sari-lanak, proletar-lanak, jabetasuna ote dakarkio langilleari? Iñola ere ez. Kapitala sortzen du, hau da, aloger-lanaz baliatzen dan jabetza, haunditzeko aloger-lan berria eraiki behar duena, berriro explotatzeko. Egungo erabidean, kapitalaren eta alorgelanaren ezin-konponduan mugitzen da. Aztertu ditzagun ezin-konpondu honen azpegi biak.

Kapitalista izatea ezta produzioa bakarrik, baita-ere sozial-egoera bat. Kapitala guziekiko ekoizpena da; gizakide askoren elkar egiñalaren bitartez soillik mugiarazi diteke ta, azkenik, gizakide guztien anhalegin elkar bidez.

Kapitala, beraz, ezta norekiko indarra, soziala baizik.

Horrezkero, guzien jabetza, gizarte osoarena bilakatzen bada kapitala, iñundik ere ezta bakar-jabetza guziena bihurtzen dana. Jabetzaren giza-arrazoia aldatuko zan bakarrik. Bere klasezko ezaugaria galduko du.

Aztertu dezagun aloger-lana.

Aloger-lanaren erdiko balioa, lansariaren txikiena da; hau da, langilleak, langille bezela bizitzeko behar ditun lopideen biduketa baizik ezta. Beraz, ekintzaren bidez beretzen duna langillea, bizitzeko behar beharrezko gauzeetara mugatzen da. Iñungo aldetik ez degu puskatu nahi lan-ekoizpenen bereganatze hau, beharrezkoa bait da giza-bizitzaren ugaltze utsarentzat. Beste bereganatze lotsagarri modua kendu nahi degu, zeren, hau dala ta, langillea ezta bizi kapitala gehitzeko baizik, eta zapaltzaille klasearen interesak eskatzen duten bitartean bizi da.

Burges gizartean, bizidun lana ezta bildutako lana gehitzeko bide bat besterik. Komunista gizartean, ordea, langilleen bizimodua nasaitzeko, aberasteko ta errestuagotzeko bidea da bildutako lana.

Honela, igaroak menperatzen du orainaldia burges gizartean, komunista gizartean, orain-aldia da igaroaren jabe. Burges gizartean, burujabea da kapitala ta norberetasuna dauka; baño, bitartean, lana egiten dun gizakia, zapalduta ta nortasunik gabe bizi da.

Eta honelako egokeraren kentzea dirudio burgesiari norberetasunaren eta askatasunaren ezeztatzea! Ta arrazoiez...! Izan ere, hori bai da helburua: burges-norberetasuna, burujabetasuna ta askatauna kendu.

Burges produsioko egungo baldintzetan, askatasunak traturako ta salerosketarako libertadea esan nahi du.

Baiño sal-eresketa izkutatzen bada, tratuaskeak ere ies egiten du. Tratu askeari buruz dabillen berriketa, gure burgesen arrokeri liberal guziak bezelatsu, askea eztan salerosketari begira daukate soillik zentzua, Erdi Aroko burges zapalduari begira ere bai; ez daukate, ordea, zentzurik, komunismuak ezeztatzen ditun salerosketa, produzio-burges eta burgesia ber-berari begira.

Biotz-ikaraz irikitzen zaudete bakar-jabetza kendu nahi degulako! Baiño zuen gizarean, bakar-jabetasunik eztago gizakiden bederatzi hamarrentzat! Bederatzi hamarren hauentzat eztagolako doi-doi, dago zuentzat. Beraz, gizakide gehienak jabetasunik gabe edukitzeke egon ez diteken jabetz-erabidea kendu nahi izatea arpegiratzen diguzute.

Hitz batian, zuen jabetza kendu nahi izatea salatzen diguzute. Egiazki, horixe berbera nahi degu.

Lana, kapiala, dirua, lur-errenta, laburki, giza-aginte monopolizatugarria bilakatu ez diteken orduti, hau da, bakar-jabetza buges-jabetza bihurtu ez diteken momentutik, norberetasunak lurra jo dula diozute.

Aitorzten dezute, bada, zer dan zuentzat norberetasuna: burgesa, burges-jabea. Eta, alegia, nortasun hauxe puskatu behar da.

Iñorriri ez dio kentzen komunismuak giza-ekoizpenak bereganatzeko eskubidea; bereganatze honen bidez besteren lana menperatzeko ahalmena kentzen dio soilki.

Bakar-jabetza luperatuaz, ekintza dena geratuko litzakela, munedu osoa alperkerian sartuko litzakela iazarri zaigu.

Honela izango balitz, aspaldidanik eroriko zan burges-gizartea, alperkeria dala ta; Zeren-eta lanean dabiltzanak, ez duta ezertxo era atzemanten; eta bereganatzen dutenak, ez dute lanik egiten. Yaurdespen dena tautologi hontara mugatzen da: eztago aloger-lanik, kapitala eztagon tokian.

Komunisten produzio-erabidearen aurka zuzendu diran yaurdespen denak, baita-ere produktu materialen bereganatze-moduren kontrakoak, era berean egiñak izan dira buru-lanaren produzio ta bereganatzeari burua. Eta nola burgesak klasezko jabetzaren kentzea ezartzen dun produzio-suntsimenaren parean, halatan klasezko jakintzaren kentzea ere kultura denaren ezeztatzea dirudio.

Burgesek adiakatzen duten kulturaen ezabatzea, gehien-gehienentzat ezta makiñaren ezarri-bilakatzea baizik.

Baiño alperrik etzazute gurekin jardun, askatasun, kultura ta zuzentza gauzei buruz dauzkatzuten burges-iritziak, burges-jabetzaren kentzeari ezartzen dizkiotzuten bitartean. Zuen adigaiak burges-produzio ta jabetz-erlazioen produktua dira; zuen zuzentza, berriz, ezta legea bilakatu dezuten zuen klasearen nahikuntza baizik, honen mamia zuen klasearen bizi-baldintza materialaz mugatuta dagolarik.

Gogamen interesatu bidez, izadi ta Adimenaren betikozko lege bezela ezarri dituzute zuen produzio ta jabetz-erabideagandik datozten giza-erazioak _ produzio-bilakaeraren zehar sortu ta ezkutatzen diran historiko erlazioak; eta nagusi klase guztiekin, gaur bizi ez diranekin, partekatzen dezute gogamen hori. Antziñako jabetzari buruz asmatzen dezutena, feudo-jabetzarentzat bururatzen dezutena, etzerate ausartzen burges-jabetzarentzat onhartzen.

Familia kendu nahi izatea! Erradikalenak ere asarre dira komunisten laidogarri asmo honegaz.

Baiño burges-familia, zein oiñarrian datza gaurko egunean? Kapital eta norbere probetxuan. Familia, bere osotasunean, eztago burgesiarentat baizik; baiño, langilleriari indarka kendurik familia, billatzen du bere osagarria, baita-ere emalizunkeri agirian.

Beraz, osagarri hori kendu ezkerotxe izkutatzen da burges-sendia; eta aski da kapitala izkutatzea, biek aldentzeko.

Aurrak gurasoen menpean egotea ezeztatu nahi izatea botatzen diguzute arpegira? Aitortzen degu gaiztakeri hori.

Baiño, zuek diozutenez, lokarri sakratuenak etentzen ditugu, famili barruko hazieraren ordez gizartekoa ezarriaz.

Eta zuen haziera, ez ote dute mugatzen bera ere gizarteak, zuen semeak hazten dituzuten giza-baldintzak, gizartearen zeharreko edo zuzeneko esku-sartzeak eskolaren bidez eta abar? Komunistak ez dute asmatu gizartearen esku-sartze hau haziduran; bere muiña aldatu baizik ez dute egiten eta menperatzaille klasearen influentzitik atera.

Burgesiaren jarduketak familiari ta hazierari buruz, baita-ere gurasoak seekin lotzen dituzten lokarri xamurraz, are ta nazkagarriagoak azaltzen dira, industri haundiak senditar lotura guztia kendu ala langilleari, ta saleroste gauza utxetan, lantresna utsetan bihurtu ala aurrak.

Zuek, komunistak, emakumeen bazkuna eratu nahi dezute!, digu deadarka batian burgesiak.

Burgesak, produzioko tresna bat bezela ikusten du bere emaztea. Entzuten du guziok baliatu behar gerala produzioko tresnaz ta ezin diteke pentxatu emakumeak ere zori hori ber-bera izango ez dutenik.

Eztu sumatzen produzioko tresna utsa ez bezelako eginkizuna eskiñi nahi diogula egin-egiñean.

Bestaldetik, eztago gauza parregarriagorik, komunistei ezartzen dien emakumeen dalako ofizial bazkunak gure burgesen artean sortzen dun ikara ultra-morala baiño. Komunistek ez daukate emakumeen bazkuna eraiki premirik; ia beti izandu da.

Gure burgesek, langilleen emakume ta alabak beren aukeran edukitzeaz askietzen eztirala _ ez degu aitatzen ofizial emalizunkeria _ bereziko atsegiña billatzen dute bata-bestearen emazteaz nahasten.

Burges-ezkontza, izatez, emakume ezkonduen bazkuna da. Itxurakeriz estalitako emakume bazkunaren ordez, beste bat ofiziala ta zintzoa ezarri nahi izatea arpegiratu litzaizikioteke soilki komunistei. Agirian dago, bestaldetik, bein oraindar produzio-erlazioak kendu ondoren, ezkutatuko dala hauengandik datorren emakumeen bazkuna, hau da, emalizunkeri ofiziala ta ezkutukoa.

Aberria, herritasuna kendu nahi izatea ere salatzen zaie komunistei.

Langilleak ez dute aberririk. Ezin dezaiezkete kendu eztutena. Politiko Agintea eskuratu behar dulako, lehendabizi, klase nagusia bihurtu nazio-barruan ta nazio paratu, proletargoa nazionala da oraindio, iñolaz ere ez, ordea, burges-zentzuan.

Nazional bakartasuna ta herrien arteko ezin-konponduak ezkutatzera doaz egunetik egunera, burgesia, saleroste askea, mundu-merkatua, industri-produzioaren mosde-berdiña ta ondoren datorren bizimodua aurreratzen diran arabera.

Langilleriaren aginpideak askarrago kendu-araziko ditu oraindio. Proletargoaren elkar-ekintza, zibilizatu herrietan bederen, bere askatasunaren aurreneetako baldintza bat da.

Gizon-gizonaren menpean egotea bukatu ala, amaituko da nazio-artekoa ere.

Nazioen barruan klaseen ezin-konpondua bukatu ezkero, ezkutatuko da nazio-bata besteaganako etsaitasuna.

Komunismuaren aurka, erlijio, filosofia ta erabat ideologiaren aldetik egiten diran salaketak ez dute merezi zeharozko azterketa.

Begi zorrotz haundia behar ote da noski ikusteko, bizi-kondizio, sozial-erlazio ta giza-bizitza aldatu ala, eraberritzen dirala ere gizonaren adigaiak, aburuak eta iritziak, hitz batian, kontzientzia ?

Adigaien historiak, zer erakusten du ezpada produzio materiala aldatzen dan neurrian, eraberritzen dala buruzkoa ere ? Edozein garaiko adigai nagusiak, beti izan dira menperatzaille klasearenak.

Gizarte osoa iraultzen duten gogamenaz mintzatzen danean, errealitate bakarra agertzen da : gizarte zaharraren barnean, beste berri baten elementuak eratu dirala ta adigai zaharrak eta antziñako giza-erlazioak batera izkutatzen dirala.

Mundu zaharra erortzeakoan, kristau erlijioak aurreneko beste denak hausi zitun. Kristau adigaien ordez, enziklopedistenak jarri ziranean nausi XVIII-garren gizaldean, feudo gizarteak burruka gogorra zeraman, orduan iraultzaillea zan, burgesiaren aurka. Erlijioaren ta kontzientziaren askatasunari buruzko gogaiak gauz bat azaltzera mugatu ziran : konkurrentzi askearen erreiñua jakintzaren alorrean.

Esango diguzute noski : "Erlijiozko, filosofizko, moral, politiko, lege arauzko gogakizunak eta abar, historiko bilakaera-zehar zijoazten aldatzen. Baña erlijioa, morala, filosofia, politika ta legedia aldakuntzaguztien barna geratzen dira beti.

Ba daude gañera betikozko egiak, esate baterako, askatasuna, zuzentasuna ta abar... giza mail denari dagozkionak. Komunismuak, ordea, betikozko egi hauek puskatu nahi ditu, baita-ere erlijioa ta morala, tankera berria eman beharrian; eta horregatik dijoa hau orain arteko historiko bilakaeraren aurka".

Zertara mugatzen da salaketa hau? Gaurdañoko gizarte denaren historia, kalsezko kontradizioen artean aitzinatu da, nahiz eta hauek erabide bereziak hartu garai desberdiñetan.

Baiño nahiz eta erabide berezial hartu- nolanaikoak izan - kontradizio hauek, gizarte zati-bata bestearen explotazioa gizaldi guziei dagokien errealitatea da. Beraz, ezta arritzeko gauza garai danetako giza-kontzientzia- desberdintasun eta bereztasun gorabera - halako guziekiko erabideen artean aurreratzea. Kontzientzizko erabide hauek eztira osotoro izkutatuko, aurretik ezpadira kentzen beti-betiko klasearteko ezin-konponduak.

Komunista iraultza bitartez, funtsetik apurtzen dira antziñako jabez-erlazioak; ezta, bada, arritzekoa bere bilakaera barna zeharo apurtzen ba ditu antziñatik hartu zitun adigai guztiak.

Baiño utzi ditzagun alde batera burgesiak komunismuari egiten dizkion yaurdezpenak.

Lehen ikusi degunez, langille iraultzaren aurreneko ekintza, langilleria klase nagusi bezela moldatzea da ta demokrazia eskuratzea.

Bere politiko aginteaz baliatuko da proletargoa, kapitala maillaka kentzeko burgesiari, produzioko tresnak Estaduaren eskuetan jartzeko, hau da, langilleriaren eskuetan bein klase nagusia bezela eraikita gero, ta lenbailen produzioko indarrak gehitzeko.

Asieran eztago hau aurrera eramaterik noski, bortxaz ezpada oinkatzen jabetzaren ta produzio-burges erlazioen eskubidea, hau da, ezpadira hartzen ekonomiko aldetik eskasak eta ezin-eutsiak dirudiketen neurriak, baño mugimenduaren zehar garaituko diranak eta premiazko bide bat bezela azalduko diranak produzioko sistema dena aldatzeko.

Herrialde bakoitzean eztira noski berdiñak izango neurri hauek.

Hala-ere, lurralde aurreratuenetan, ia toki danetan bateko ditezke ondorengo neurriak.

1º. Lur-jabetzaren kentzea ta lur-errenta Estaduaren eralgietako erabiltzea.

2º. Gero ta gehiagoko zerga haundia.

3º. Jabegai eskubidearen ezeztatzea.

4º. Erbesteratuen ta herri-nahasleen jabetzaren legez-kentzea.

5º. Banketxe Nazional baten bidez, abantzua Estaduaren eskuetan biltzea, Estaduarena izateko kapitala ta monopolio osoa eukitzeko.

6º. Transporte bide guztiak Estaduaren eskuetan bateratzea.

7º. Estaduaren fabrike ta produzio-tresnen gehitzea; orokor egitamu baten bitartez, lur-berrien landatzea ta landatutakoen hobetzea.

8º. Bortxa-lana guztientzat; industrial taldeen erakundea, batez ere, nekazaritzarentzat.

9º. Nekazaritza ta industriaren elkartzea; hiri ta baserri arteko desberdintasuna kentzeko neurriak.

10º. Haurren herri-ikaste doarikoa; orain fabriketan erabiltzen dan haur-lanaren kentzea; hazidura ta produzio materialaren elkartzea ta abar.

Bein, bilakaera-zehar, klasezko desberdintasunak ezkutatu ezkero, ta elkartu diran gizakien eskuetan bildu ondoren produzio guztia, herri-Aginteak politiko bereiztasuna galduko du. Egoki mintzatuaz, klase batek bestea zapaltzeko eratu dun indarra besterik ezta politiko Agintea. Proletargoa nahi ta nahiez klase bilakatzen bada burgesiaren aurka daraman burrukan; iraultza bidez, klase nagusia bihurtzen bada ta, klase nagusia bezela, indarrez erausten ba ditu antziñako produzio-erlazioak, bat-batean apurtzen ditu klaseak; ta, beraz, klase bezela daukan nagusitza.

Aurreneko burges-gizartearen ordez, klaseen eta klasezko ezin-konponduen ordeez, elkargo bat sortuko da ta norberaren bilakatze askea izango da hemen guztien bilakatze askearen baldintza.



 

III


SOZIALISTA TA KOMUNISTA ELEDERRA



 

1. SOZIALISMU ATZELARIA



a. Feudo gizartekeria



Beren egokera zala ta, Frantzia-ko ta Inglaterra-ko goi-maillari zetorkion ateratzea oraindar burges gizartearen aurkako irain-liburuak. 1.850-ko garagarrillan Frantzia-n egin zan iraultzan, baita-ere Inglaterra-n jeiki zan mugimenduan biltzarreko berritzearen alde, erbesteko gorrotogarriaren zartateko azpian erori izan ziran berrirotik. Gerozkoan, ezin zezaketen mintzatu benetako politiko burruka bategaz. Idaz-burruka baizik etzitzaioten gelditzen. Baiño idaz-saillean ere, ezarri eziña bihurtu zan Berritzapen aldiko berriketa zaharra. Gogoak beretutzeko, premiazkoa zan goi-maillarentzat, bere interesak aintzakoak etzituztela hartzen itxura ematea, baita burgesia salatzea ere, zapaldutako langille klasearen honuran. Honela, nagusi berriaz kitzikazko kantak asmatzen lasotu zan eta ahopea zori-gaitzak susmatzen.

Modu hontan sortu zan feudo-sozialismua, illletak eta isekariak hemen nahasten zirala ta, era berean, igaro aldietako ohiartzunak eta etorkizuneko erru gorrak . Baldin eta bere iritzipen samiñak zorrotzak eta zurrak burgesiaren biotza bein minberatu bazuen, histori berriaren aurrerapena ulertzeko ahaleziñak beti ekarri zion ondoren irriegingarria.

Ikurriña arauz, proletario zorro ziztriña goratu zuten jaun hauek, herria erakartzeko. Baño herria aratu zan bakoitzean, ipur-maizalak antziñako feudo-mazmarroakin apainduta zeuzketela ohartu zun eta lotsagabeko ta ikaragarrizko algara betean banatu zan.

Frantzia-ko legetiarren zati batek eta " Inglaterra Gazteak" honelako irri-ikusgaia eskeiñi zioten munduari.

Feudalismuaren aldezkariak erakusten dutenean beren menperatzaille erabidea eztala burgesiarena bezelakoa, gauz bat ahazten dute : oso kondizio desberdin eta zahar-okituetan explotatzen zutela. Gaurko langilleria etzegoela beren nagusitzapean ohartzen diranean, egungo burgesia heuren giza-errejimenaren zori-gaiztoko altxuma dala doi-doi ahazten dute.

Bestaldetik, oso gutxi ezkutatzen dute beren iritzipenaren atzelari zentzua, zeren-eta burgesiari arpegira botatzen dioten salaketa nagusiena, bere errejimenaren barruan antziñako giza-mail dena aidean erauziko dun klasea sortzea da egin-eginñean.

Gañera, burgesiari erredutzen diotena, ezta langilleria erabat sort-araztea, iraultzaille proletargoari bizitza ematea baizik.

Horregatik, politiko egikizunetan, langille klasearen kontrako ertsa-bide danetan hartzen dute parte . Ta berriketan arrotsuki jardunarren, bere eguneroko bizitzan badakite nola batu industri-zugaitzetik erortzen diran frutuak eta garbitasuna, maitasuna, ta zintzotasuna nola trukatu illeaz, azukre-arbiaz eta patarraz.

Apaiza ta feudo-jauna eskutik beti juan ziran bezelatsu, sozialismu apaizalea ere feudo-gizartekeriakin batera dijoa.

Eztago gauza errexagorik kristau deunbidea gainaxal sozialista batekin estaltzea baiño. Kristautza ere ez ote zan jeiki noski bakar-jabetzaren aurka, ezkontza ta Estaduaren kontra ? Hauen ordez, ez al zitun irakatsi maitasuna eta eskea, ezkongetza ta aragiaren ildura, praille-bizitza ta eliza ? Kristau-sozialismua ezta apaizak goi-maillaren asarrea onetzen duen ur-bedeinkatua baizik.

b. Burges-txiki sozialismua



Feudo goi-mailla ezta burgesiak eratxi duen klase bakarra, ezta-ere burges gizartean bere bizi-kondizioak gaizkitzen eta ezkutatzen dijoaztela ikusten duen klase bakarra. Erdi Aroko hiritar xumeak eta nekazari txikien sailla izan ziran oraingo burgesiaren aitzindariak. Industriz eta salerostez gutxi aurreratuta dauden herrialdeetan, bizitza geldoa darama klase honek, burgesia loratsuen alboan.

Zibilizaziño berria loretu dan herrietan, langilleri ta burgesiaren erdian mugitzen dan burges-txikien klase berri bat sortu da. Nola burges gizartearen osagarri zati bat dan, halatan etengabe eraberritzen da klase hau; baiño osatzen duten gizakiak, geldigabe erotzen dira proletargoaren barruan, konpetentzia dala ta; industri haundia gehitzen dijoalako, gaurko gizartearen zati burujabe bat bezela betiko ezkutatuko diran momentua urreratzen dala ikusten dute ta bereala nekazaritzan, salerostean eta manufakturan, beren ordez, kontramaishuak eta kargudun gizonak etorriko dirala.

Frantzia bezelako herrialdeetan, hau da, biztanleen erdia baiño ugariago nekazaritza dan tokietan, berezkoa da idazleak proletargoaren arrazoari eustea burgesiaren aurka, burges-errejimena gaizkitzea ta burges-txiki ta nekazariaren ikuspegitik langille alderdiaren alde jokatzea. Honela sortu zan burges-txiki sozialismua. Sismondi da eleder honen erakuslerik ospetsuena bai Inglaterra-n, hala Frantzia-n ere.

Sozialismu honek zorrotz aztertu zitun produzioko erlazio berrien barnako kontradizioak. Argi ta garbi azaldu zitun ekonomisten andiespen azalutsak. Uka-ziñez agertu zitun makinismu ta lan-zatitzearen hilgarri ondorenak, kapitalaren eta lur-jabetzaren biltzea, super-produziñoa, krisiak, burges txiki ta nekazarien alabeharrezko jaustasuna, langilleriaren mixeria, produzioko nahasmena, aberastasunezko banaketaren desberdintasun izugarria, herri-arteko industrizko guda sakailtzaillea, ohitura zaharren, antziñako senditar erlazioen eta nazionalitate zaharren suntsitzea.

Hala-ere, bi gauzetan agertzen da sozialismu horren egiazko mamia: batetik, produzio ta trukerako bide zaharrak eraberri nahi ditu ta, horiekin batera, antziñako jabetz-erlazioak eta gizarte zaharra; bestaldetik, ausita izan ziran, nahitanahiez apurtuta izan behar ziran jabetz-erlazioen ustai estu baten sartu nahi ditu bortxaz gaurko produzio ta trukerako tresnak. Bai holakoan, bai halakoan, erabat atzelaria ta ametsezkoa agertzen da sozialismu hau.

Hara hemen bere azken hitza: manufakturan, baltzuzko eredua; lurlantzan, oinginaizko errejimena.

Bere bilakatzean, joera hau bildurkeri negartizko baten erori da.



c. Alemandar sozialismua edo "egiazko gizartekeria"



Burgesia feudo-absolutismuaren kontra jeiki ezkerotxe sartu zan Alemanian Frantzia-ko literatura sozialista ta komunista, burgesia menperatzaille baten uztarpean sortu zana ta nagusitza honen aurkako burrukaren idaz-agerpena dana.

Filosofuak, erdi-filosofuak eta alemandar "ispiritua ederrak" gosez jausi ziran eleder honen gaiñian; baiño ahaztu egin zuten frantzez elederrakin batera etzirala sartu Alemania-n Frantzia-ko sozio-baldintzak. Alemandar baldintzetan, ekintzarako urreneko zentzu dena galdu zun frantzez elederrak eta osotik elertizko funtsa hartu zuen. Giza-izatearen egiteri buruz asmatutako alperrikako gogaketa dirudi behar zun noski. Honela, Frantzia-ko aurreneko Iraultzaren erreibindikazioak etziran XVII-garren mendeko alemandar filosofuentzat "Adimen praktikoaren" eskaerak baizik; eta frantzez iraultzaille burgesen gogo-agerpenak, bere iritziz, etziran borondate utsaren legeak baizik, borondate hau behar bezela ulertuta, hau da, egiazko giza-borondatea.

Alemandar elertizaleen lana, beren filosofizko ezaubide zaharrak frantzez adigai berriekin alkartzera mugatu zan, edo hobeki esateko, beren filosofizko iritziak oiñarriz harturik, frantzez adigaiak bereganatzera.

Erbesteko hizkuntza bat bereganatzen dan bezelatsu, egin ziran haiekin: itzulpenaren bidez.

Gauza jakiña da prailleak nola ezarri zituzten antziñako jentiltasunaren eskuz idatzitako liburu gañian katolikutzaren itxurgabeko ipuin sakratuak. Alemandar elertizaleak alderantziz jokatu zuten frantzez ez-saindu elederrari buruz. Frantzez lenidatziaren azpian, heuren funts-gabeko adigai filosofizkoak sartu zituzten. Adibidez: diruaren helburuei buruzko frantzez iritzipenaren azpian, "giza-izatearen salkuntza" idazten zuten; burges Estaduaz egindako iritzipenaren azpian, "orokor abstrakto agintearen ezabatzea" ezartzen zuten eta abar.

Frantzez adigaien ordez atera zuten filosofizko berriketa, honela izendatu zuten: "ekintzaren filosofia", "egiazko sozialismua", "sozialismuaren alemandar jakintza", "sozialismuaren filosofizko oiñarriak" eta abar.

Honela, zeharo moztuta gelditu zan frantzez eleder sozialista ta komunista. Eta alemandarren eskuetan nola entzun adierazten gehiago klase bata-bestearen burruka, "frantzez estutasunaren" gain-gaiñean zeundela iruitu zitzaien alemandarrei ta bai pentsatu ere "egiaren beharkizunari" eutsi ziotela egiazko beharkizuneen ordez eta proletargoaren interesen lekuan, giza-izatearenak zaindu zituztela; ta erabat gizonarenak, iñungo klase ta errealitateari ez dagokionarenak, filosofizko irudikeriaren zeru laiñotsuan bakarrik bizi dan gizonarenak.

Ikas-gogoketa errebesak ain benetan hartu ta han eta hemen ainbesteañoko sarata berritsuakin zabaltzen zitun sozialismu honek, poliki-poliki galtzen zun bere arrokerizko zintasuna.

Alemandar burgesiak, batez ere Prusiakoak, feudalen eta absolutu monarkiaren kontra zeraman burrukak, hitz batian, liberal mugimenduak, zentzu ardurazkoagoa atzematen zun.

Honela etorri zitzaion "egiazko sozialismuari" ainbeste guratu zun ordua sozialista eskaerak politiko mugimenduaren parean ezartzeko. Aspaldiko biragoak bota zitzaken liberalismuaren kontra, baita-ere ordezko errejimenaren, burges konkurrentziaren, agerkari burges-askatasunaren, burges-zuzenbide, libertade ta berdintasunaren aurka; azaldu zitzakeieten herritaldeei ezer irabazirik etzeuketela burges mugimendu hontan, aitzitik guztia galduko zutela. Frantzez iritzipenaren oihartzun txepel utsa besterik etzan alemandar sozialismuak, gertu-gertuan ahaztu zun harek aurrez ikusi zuena: gaurko burges gizartea, dagozkion material bizi-baldintzekin eta politiko jaurbide egoki batekin; hau da, Alemania-n oraindik eskuratu behar ziran oiñarriak ahaztu zitun egin-egiñean.

Alemania-ko gobernu absolutuentzat eta apaizen, irakasleen, sasi-zaldunen eta burokrateen segidarentzat, mehatxagarri jeikitzen zan burgesiaren aurkako amestu zomorroa bilakatu zan sozialismu hau.

Gobernu horiek ber-berak alemandar langille burrukalarien kontra erabiltzen zituzten zigorraldi ta tiroen zati gozoa osatu zun.

Baldin-eta honela, gobernu eskuetan, alemandar burgesiaren kontrako harma bilakatu bazan "egiazko sozialismua", hontaz gañera interes atzelaria, alemandar burges-txikiaren interesa atzelaria, alemandar burges-txikiaren interesa babesten zun. XVI-garren mendeak utzitako burges txikien klasea, ordutik honera erabide desberdiñetan etengabe berpizten dala, Alemania-n eraikitako errejimenaren egiazko giza-oiñarria da benetan.

Berari eustea, orain Alemania-n dagoen errejimena zaintzea da. Burgesiaren industrial eta politiko nagusitasunak ondamen zigurraz mehatxatzen du: batetik, kapital-biltzearen bidez; bestaldetik, proletargo iraultzaille bilakaeraren bidez. "Egiazko sozialismuak" ots baten bi txori hil zitzaketela iruditu zitzaion burgesia txikiari. Ta hura izurri bat bezela zabaldu zan.

Beren "betikozko egi" gorriak ezkutatzeko, jantzi bat asmatu zuten alemandar sozialistek; salerosketazko armarma ariez josita zegoen, erretorika lorez ertzatuta ta intza samurgarri bategaz bustita; baño irudizko jantziak salgai-eskaera haundiarazi besterik etzuen lortu horrelako jendarte artean.

Bere aldetik, geroago ta hobeago ulertu zun alemandar sozialismuak burgesia txiki honen ordezkari ospetsua izatea zetorkiola.

Alemandar nazioa normala zala ohikatu zun eta bai aldarrikatu ere alemandar mesokrata gizon normala zala. Gizon normal honen lotsari guziei zentsu ezkutua eman zien, osotoro eraldatzen zuten zentzu goragoa ta sozialista. Bere artakoa izan zan bururaiño, komunismuaren "abereki suntsikorra" zan joeraren kontra garbiki bihurrituaz eta adieraziaz nola, bere alderdigabetasun ospatsuan, jartzen zan klaseen burruka guztien gañian. Banaka, batzuek kendu ezkero, Alemania-n zabaltzen diran komunista ta sozialista izeneko idazlanak, elerti zikin eta ahulgarri honen barruan sartu ditezke.



2. SOZIALISMU GORDETZAILLEA EDO BURGESA



Burges gizartea sendotzeko, burgesiaren zati batek giza-gaitzak zuzendu nahi ditu.

Mail hontakoak dira ekonomistak, gizatiarrak, giz-ikastunak, langille klaseen bizikera hogeagotzen saiatzen diranak, ontasunaren antolatzailleak, abereen babesleak, neurritasunezko Batzokien eraikitzailleak, etxeko berritzaille denak. Eta sozialismu honentzat sistema osoak ere bururatu ziran.

Aipatu dezagun, esate baterako, Proudhon-ek atera zun "Mixeriaren Filosofia".

Sozialista burgesek gaurko gizartearen bizi-baldintzak luzatu nahi dituzte, baiño hauengandik alabeharrez sortzen diran burruka ta arrisku gabe. Oraingo gizartea iraunazi nahi dute, baiño iraultzen eta austen duten elementu gabe. Burgesia nahi dute, baiño proletargoa gabe. Jakiña, buruzagitzen dun mundua, hobeena dirudio burgesiari. Irudimen pozgarri honentzat, gutxiago edo gehiago osoa dan sistema bat asmatzen du sozialismu burgesak. Bere sistema aurrera eramateko ta Jerusalen berrian sartzeko langilleriaren billa dijoanean, egitez gaurko gizartean jarraitzea eragiten dio, baiño beraren gain moldatu dun adigai gorrotogarria kendurik.

Sozialismuaren bete erabideak, hain arauzkoa eztanak, bai ordea ekintzarako egokiagoa, iraultzaille mugimendu guztietatik atera nahi lituzke langilleak, agertuaz ez dizkietela erakarriko irabaziak politiko aldaketa honek edo harek, baizikan, eta bakarrik, bizitza-material kondizioen eta ekonomizko erlazioen aldakuntza osoak. Baiño ikusi zer dan sozialismu honentzat bizitza-material kondizioen aldakuntza: ezta iñolaz ere iraultzaille bidez soillik egin diteken burges produzio-erlazioen ezeztatzea, hauek oiñarri bezela hartuta egindako buruzpideko berritze azalezkoak baizik, kapital eta sari-lan arteko erlazioak ezer ere aldatzen ez dutela; hoben-hobenez, bere nagusitzak behar ditun gastuak gutxituko lituzkete eta burges gobernuaren buruzpideko lana errestu.

Erretorika tankera utsa bihurtzen danean soillik, lortzen du sozialismu burgesak bere itxura egokiena.

Arreman aske, langille klasearen honurako! Eskubide babesleak, langille klasearen honurako! Gelazko presondegiak, langille klasearen honurako! Hara hor sozialismu burgesaren azken hitza, benetan esan duen bakarra.

Baietza hontan datza sozialismu burgesa: burgesak, langille klasearen honurako, dira burgesak.



3. SOZIALISMU TA KOMUNISMU KRITIKO-AMETSEZKOAK



Ezta ikutzen hemen, oraindañoko iraultza haundi danetan, langilleriaren eskaerak zehaztu ditun elertia (Babeuf-en idazkiak eta abar).

Bere klasezko interesei eusteko, langilleriak egin zitun lehenengo ahalegin zuzenak irakite orokorraren denboran, feudo-gizartea erortzearen garaian, alabeharrez pot egin zuten, langilleri ber-beraren bilakaera txepela zalako ta etziralako oraindio bere askatasunaren material kondizioak, zeren-eta hauek, burgesia etorrita gero, sortu litezken soillik.

Langilleriaren aurreneko mugimenduekin batera atera zan literatura iraultzaillea, bere mami aldetik atzelaria zan bortxaz. Deunbide osoa ta berdinkeri zakarra irakasten zitun.

Egiazko sistema sozialista ta komunistak, hau da, Saint-Simon, Fourier, Owen-enak eta abar, proletargoaren eta burgesiaren arteko burrukaren asierako garaian, gorago zehaztutako aldian, agertzen dira. (Ikusi "burgesak eta proletarioak").

Sistema hauen asmatzailleak belaxe ohartu zuten klaseen ezin-konpondua ta, era berean, elementu banatzailleak daramaten ekintza menperatzaille gizartearen barnean. Baiño ez dute ikusten historiko ekin-biderik langilleri aldetik, ezta-ere honeri dagokion historiko mugimendu baterik.

Klaseen ezin-ikusia nola aurreratzen dan industriarenakin batera, heurek ere ezin dituzte billatu proletargoa askatuko duten material baldintzak; eta hor dijoazte giza jakintzaren eta giza-legeen billa, kondizio horiek eraikitzeko asmoan.

Giza-ekintzaren lekuan, norbere buruarena jartzen dute; askatasunaren kondizio historikoen ordez, irudimenezko baldintzak; maillaka klase bihurtuko dan langilleri-erakundearen ordez, berak asmatutako gizartearen erabidea ezartzen dute. Heuren aburuan, edakundearen bidez eta beren giza-egitamuak aurrera eramanaz erabakitzen da munduko etorkizuna.

Egitamu hauek gertutzeakoan, langille klasearen interesak, gehiena sufritzen duen klasearenak, zaintzen dituztelako kontzientzia badute noski. Beren begi aurrean, proletargoa gehiena sufritzen dun klasearen itxurapean agertzen da soillik.

Baiño klasezko burrukaren asierako tankerak, baita heuren giza-egokerak ere, klaseen ezin-konpondu guztien gañian jartzera eramaten dituzte. Gizakide guztien kondizio materialak -zori honekoenarenak ere bai- hobeagotu nahi dituzte. Horregatik, gizarte osoari deitzen diote berezirik gabe, batez ere, nagusi klaseari. Beren iritziz, aski dalako heuren sistema ulertzea, izan ditezken gizarte honenaren egitamuetatik hoberena dala aitortzeko bereala.

Beraz, ekintza politiko dena ukatzen dute, batez ere, ekintza iraultzaille guztia; paketsu bidez lortu nahi dituzte heuren helburuak, eta giza ebaingeru berriari bidea irikitzen saiatzen dira, ikaspidearen indarraz, ziurki beti uts egiten duten oar-ikaspeaz gutxiro baliatuaz.

Proletargoa oso gutxi zabalduta zegolarik, bere egokera irudimenezko begiekin ikusten zuen garaian geroko gizarteari buruz egindako irudimenezko elestia, langilleen aurreneko xedeei dagokio, zeren-eta hauek gizartearen aldatze osoruntz jotzen zuten.

Baiño sozialista ta komunista idazlan hauek ba dituzte elementu kritikoak. Gaurko gizartearen oiñarri denak jazartzen dituzte. Beraz, langilleak irakatsitzeko material oso baliotsuak eskeñi dituzte bere denboran. Geroko gizarteari buruz aurreratutako idazlan honuratsuak, hau da: hiri ta baserriaren arteko desberdintasunaren kentzea, familiaren ezeztatzea, baita irabazte bakarrarena ta aloger lanarena ere, giza-adoxtasuna aldarrikatzea, produzio buruzpide uts bat Estadua bihurtzearen alde jokatzea; adierakizun hauek klaseen arteko ezin-konponduaren ezkutatzea baizik ez dute azaltzen, nahiz eta ia agertu gabe egon oraindio ta sistemen asmatzailleak ez ezagutu oraindik aurreneko erabide illunak eta nahastuak baizik. Honela, adierazpen hauek ere oso zentzun ametsezkoa baizik eztute.

Sozialismu ta komunismu kritiko-ametsezkoaren garrantzia besteraka dagokio historiko bilakaerari. Klaseen burruka sendotzen dan neurrian eta tankera zeatzagoak hartu ala, alde batera lagatzeko egiten dan izugarrizko leiak, egiten zaion irudimenezko oposizioak bezelatsu, ekintzarako balio dena galtzen dute ta, honekin batera, teoriazko argibide guztia. Hara hemen, azpegi askotan iraultzailleak izanagatik ere sistema hauen sortzailleak, zergatik diran beti atzelariak heuren ikasleak eratutako alderdiak, zeren-eta heuren irakasleen adigai zaharrei eusten diete, proletargoaren geroko historiko bilakaera gorabera. Beraz, eta hortan bere artakoak izan dira, klaseen burruka nola galerazi-billa dabiltza, nola adizkidetu ezin-konponduak. Beren ameskeriak saiatu nahian dabiltza, samaldategi bakartuak eraikiaz, heuren lurraldeetan barrutiko koloniak iraziaz, Ikaria txiki bat, Jerusalen berriaren antzekoa amabirenean jasoaz; eta alperreko burutasun hauek eraikitzeko, biotzari ta burges gizatiarren dirutzari deitu beharrez arkitzen dira. Gorago aipatutako atzelari edo eskuindar sozialisten saillan erortzen dira poliki-poliki ta haiek ez bezelako arauzko arropuskeriak, giza-jakintzaren mirarigille balioan daukaten sinizkerizko ta itsutu fedeak bakarrik berextutzen dituzte.

Beraz, langille klasearen politiko ekintza denaren kontra daude su ta gar, zeren-eta, heuren aburuan, honelako ekintza ebaingeru berrian fede itsutu-ezagatik sortu diteke bakarrik.

Inglaterra-n kartisten aurka jokatzen dute owenistek; Frantzia-n, berriz, fourieristak dabiltza erreformisten kontra.





IV


OPOSIZIÑOKO BESTE ALDERDIEN


ERETZEAN KOMUNISTEK DAUKATEN JOKABIDEA



 

Bigarren atzalburuan esan degunetik, berez dator komunisten jokabidea antolatuta dauden langille alderdien eretzean eta, beraz, Inglaterra-ko kartistei buruz, baita Ipar Ameriketa-ko lur-eraberritzearen aldekoen eretzean ere.

Langille klasearen helburu ta urreneko interesak lortzeko burrukatzen dute komunistek; erabat, ordea, gaurko magimenduaren barnean, honexen etorpidea babesten dute.

Frantzia-an, Sozialista-Demokrazale Alderdiakin elkartzen dira komunistek erradikal eta eskuindar burgesiaren aurka, baiño alde bat utzi gabe iraultzaille ohikuntzak lagatako esaerak eta irudikeriak gaizkitzeko eskubidea.

Suiza-n, erradikalei laguntzen diete, alderdi hau aukazko elementuaz osatuta dagoela jakiñik, zeren-eta frantzez zentzuan erdizka osatzen dute sozialista demokrazaleak eta erdizka burges-erradikalek.

Poloniar artean, nazional askatasuna lortzeko lur-iraultza beharrezkoa ikusten dun alderdiari laguntzen diote komunistek; hau da, 1.848-garren urtean Krakobia-ko iraultza aurrera eraman zuen alderdiari.

Alemania-n, burgesiarekin batera burrukatzen du Komunista Alderdiak, harek iraultzaki jokatzen bait du monarkia absolutuaren aurka, lur-jabetz feudalaren eta burgesia atzelari txikiaren kontra.

Baiño beñere eztu ahaztu alderdi honek langilleei sareraztea burgesia ta proletargoaren artean dagoen aitsiko ezin-konponduari buruz euki behar dan kontzientzirik argitsuena, alemandar langilleak jakin dezaten nola bihurtu burgesiaren kontrako izkilluak, burges errejimenak ber-berak eratu ditun giza-politiko baldintzak; bein eskuindar klaseak erautsi ezkero Alemania-n, asi dezan bereala burgesia ber-beraren aurkako burruka.

Komunistek Alemania-n jartzen dituzte beren begiak, burges iraultzaren bezperan dagolako, ta gañera europar zibilizaziñoaren baldintza aitzinagotuenetan egingo dulako erreboluzio hau, Frantzia-n XVIII-garren mendean eta Inglaterra-n XVII-garrenean zegoen baiño proletargo askoz ere bilakatuago batekin; beraz; alemandar burges iraultza ezin diteke izango proletar iraultzaren bidaurreko urrena baizik.

Hitz batian, orain finkatuta dagoen giza politiko sistemaren aurkako iraultzaille mugimendu guztiei laguntzen diete nun-nahi komunistek.

Mugimendu daneta, aurreneko lekuan, funtsezko gaia bezela, jabetzaren prolema jartzen dute komunistek, nahiz eta honek erabide gutxiago edo gehiago bilakatua hartu.

Azkenez, herri guztietako demokrazale alderdien batasuna ta elkartasuna lortzen saiatzen dira komunistek.

Itxuskeria dirudiete komunistei heuren asmoak eta helburuak ixiltzea. Agertuki aldarrikatzen dute exin ditezkela lortu beren helburuak, bortxaz ezpada botatzen gaurko giza-mailla. Bildur bitez nagusi klaseak komuniste Iraultzaren aitzinean. Proletarioak ez daukate ezer galdurik, beren kateak ezpadira. Osterago, mundu bat irabazi dezakete.



Herri guztietako langilleak, elkar zaitezte!